Erregistroa

Erregistroa

Erregistro honek Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketako gazta erdi irabazlearen enkante birtual eta presentzialean parte hartzeko balio du, irailaren 9aan ospatuko dena. Erregistratzean, kreditu-txartel bat eskatuko zaizu (modu seguruan) ordainketa berme gisa. Zure datuak eta enkantean parte hartzeko konpromisoa baieztatzeko eskaria jasoko duzu posta elektroniko bidez, adierazitako egunean egingo den bideokonferentziarako. Berrespen mezua jasotzean, norbanako moduan edo enpresa edo marka gisa jarduten duzun adierazi beharko diguzu. Zure parte-hartzea kudeatzeko jarraibide guztiak bidaliko zaizkizu.

Erregistro epea irailaren 8an amaitzen da, 20:00etan.

Sartu kreditu-txartela pujatu ahal izateko

Kreditu-txartel hau eskatzen da ordainketa bermatzeko, enkantea irabazle suertatzen bazara. Ordainketa bermatzeko STRIPE ordainketa online plataformaren segurtasun-sistemaren bidez egiten da, (https://stripe.com/es), eta haiek dira zure datuen gordailuzainak. Hogeitabi SL-k ez du zure kreditu-txartelaren datuetara sartzen, ez eta daturik gordetzen ere. Irabazle suertatzen bazara, zure txarteletik gehienezko puja-prezioaren %10 berehala kobratuko da, eta gainerako %90aren transferentzia banku bidez egiteko jarraibideak jasoko dituzu.

min. 12
Enkantelariak eskaintzaileak identifikatu behar ditu, areto fisikoan bezala: kamerarik gabe ezin da eskaintzarik egin.

Sarbidea